AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iñaki Etxeberria, atzo, Iruñeko Alde Zaharrean.
2021/12/24 12:20

Ia 26 urtez izan dute preso Iñaki Etxeberria. Frantziako Poliziak atxilotu zuen 1996ko otsailean ETAko kide izatea egotzita, eta han bost urteko zigorra bete ondoren Espainiaratu zuten. Espetxe ugari pasatu ditu geroztik, atzo, zigorra beteta, El Duesoko (Kantabria, Espainia) kartzelatik atera zen arte. Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean egin zioten lehen harrera preso politikoari dozenaka lagunek.

Azken urteetan begiko gaixotasun batekin igaro du espetxealdia. Hainbatetan salatu izan du mediku arretarik eza; 2013an, adibidez, ia urte eta erdi zeramalako mediku azterketarik gabe.

2003ko azaroan, Valdemorora (Madril) Etxeberria bisitatzera zihoala hil zen Sara Fernandez Iruñeko bizilaguna, auto istripuan.

EZ DAGO IRUZKINIK