AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/13 09:05

Atzo, ekainaren 12an, argitaratu genuen Gedar Telebista-ren Burdin Hesia programaren hemezortzigarren atala: Intoxikazio kanpaina eta ardurarako deia. Azken asteetan zeresan handia izan dute Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharreko gatazkek, baina harago joan eta horren guztiaren oinarrira jo nahi izan dute Burdin Hesia-n. Hala, Euskal Herriko Mugimendu Sozialista sortu zenetik haren aurka martxan izan den intoxikazio eta jazarpen kanpainaz aritu dira, besteak beste.

Horretaz gain, ekainaren 4an Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak Hernanin (Gipuzkoa) egindako jardunaldi nazionala izan dute hizpide. Mila lagunetik gora elkartu ziren, eta bertan landutakoak nahiz jardunaldiaren aurrean izan diren erreakzioak aztertu dituzte Burdin Hesia-n.

Haizea Uzkudunek egin ditu aurkezle lanak hemezortzigarren atal honetan, eta tertuliano modura aritu dira Jon Agirre, Karla Pisano eta Ander Goiatxe.

Hemendik bi astera egongo da ikusgai Burdin Hesia-ren hurrengo saioa, hemeretzigarrena.

Hona hemen hemezortzigarren atala, osorik:


EZ DAGO IRUZKINIK