AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/12 09:58

Iazko urrian hasi zen Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bigarren denboraldia. Beste aldi batez, aktualitatea mahaira atera eta unean uneko berriei eta polemikei heldu diegu programan, bi astean behin. Hainbat eta hainbat solaskidek hartu dute parte Burdin Hesia-ko tertulietan, eta Martin Goitiandiak eta Eli Irazuk egin dituzte aurkezle-lanak. Urritik ekain erdialdera bitartean, hamasei saio eman ditugu argitara bigarren denboraldiaren aterkipean.

Hona hemen bigarren denboraldiko saio guztiak (atzetik aurrera) eta ukitu diren gaiak, eta auzietako hainbat sakontzeko egindako elkarrizketak:

  • #BH16: Otsoa datorrelakoa. Espainiako Estatuko testuinguru elektoralaz, faxismoaz eta antifaxismoaz. Ikusi hemen
  • #BH15: Hauteskundeak: aginte-makilen joan-etorria. Maiatzaren 28ko hauteskundeek ekarri dutenaz eta ekar dezaketenaz. Ikusi hemen
  • #BH14: Hemen da zirku elektorala. Maiatzaren 28ko hauteskundeen kanpaina betean, demokrazia burgesen krisiaz eta hautagaitza desberdinei buruz. Ikusi hemen
  • #BH13: Etxebizitza Legea: ke elektorala. Legeak dakarrena eta bere mugak, testuingurua etxebizitzaren arazoari dagokionez, erabilera elektorala sozialdemokraziaren aldetik, eta abar. Ikusi hemen
  • #BH12: Atzoko sarraskiak, gaurko gerrak. Pasaiako sarraskiaren 39. urteurrenean, gertakari horiez eta Joseba Merinok izandako identifikazio saioaz. Bestalde, Kontseilu Sozialistek deituta, NATOren eta kapitalisten gerraren aurka izandako mobilizazioez. Ikusi hemen
  • #BH11: Etorkizuna euskaraz. Euskararen erabilerarako eta normalizaziorako politiken mugak, eta Frantziako erretretaren erreforma eta hura inposatzeko neurri autoritarioak. Ikusi hemen
  • #BH10: Zerrenda beltzak. Pablo Gonzalezen kasua eta EHUk 34 ikasle grebalariren kontra harturiko neurriak, baita Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma eta eskatzaileen gaineko kontrol burokratiko eta polizialaren gorakada ere. Ikusi hemen
  • Rafael Poch (#BH10 elkarrizketa): egoera geopolitiko orokorraz eta Errusiaren eta Txinaren rolaz. Ikusi hemen
  • #BH09: Ukraina: NATOren gerra Europan. Ukrainako gerra lehertu eta urtebetera, NATOri buruz, gatazkan duen erantzukizunaz eta hartu beharreko posizio politikoaz. Ikusi hemen
  • Asier Blas (#BH09 elkarrizketa): urtearen balantzea, Ukrainako gerrari dagokionez. Ikusi hemen
  • #BH08: Frente Obrero antiproletarioa. Herrialde Katalanetan argitaratutako polizia-infiltrazio kasua, Frente Obreroko kide batek immigrazioaren inguruan egindako azken adierazpenak eta immigrazioaren kontra egiten ari den kanpaina mediatikoa, eta abar. Ikusi hemen
  • #BH07: U28 Belaunaldi bat borrokara. Black Marfili jarritako zigorra eta seinalatutako mezuak, ezkutu soziala eta kontsumoaren polarizazioa, eta #U28mobilizatu manifestazioak. Ikusi hemen
  • Naroa Aranburu (#BH07 elkarrizketa): #U28mobilizatu manifestazioez. Ikusi hemen
  • #BH06: EH Bildu: eraso eta isildu. Hernaniko Udalak Mugimendu Sozialistari txosna bat jartzeagatik ezarritako isuna, Lula da Silvaren gobernuaren hasiera Brasilen, eta Villalbako etxebizitza okupatuen aurkako erasoak. Ikusi hemen
  • #BH05: Osakidetza gaixo. Osasun sare publikoaren desmantelamendu progresiboa (mediku bat gonbidatuta saiora), Peruko estatu-kolpea, Espainiako Auzitegi Nazionala eta botere judiziala, eta abar. Ikusi hemen
  • #BH04: Okupazioari atea itxiz. Okupazioaren kontrako azken legea eta Errakiren manifestazioak, aurrekontu militarrak, Greziako polizia-bortizkeria eta Mugimendu Sozialistako bi kidek jasandako polizia-jazarpena. Ikusi hemen
  • #BH03: Esku bete gatazka. Irulegiko Eskuaren aurkikuntza, Zigor Kodearen erreforma, 'Bai bakarrik da bai' lege gatazkatsua eta Azaroaren 25eko mobilizazioak. Ikusi hemen
  • #BH02: Norena da kalea? Azken urteetako politika egiteko baldintzen okertzea, Carlos Palominoren hilketa, eta Barrionuevoren adierazpenak. Ikusi hemen
  • #BH01: Espainolista nor? Mugimendu Sozialistaren kontrako espainolismo akusazioak, #U27IkasleGreba, eta abortuaren kontrako elkarretaratzeak. Ikusi hemen
EZ DAGO IRUZKINIK