Corellan (Nafarroa) ikur frankista bat agertzen hasi da etengabe. Falangeko ikur handi bat darama kartelak, metro eta erdi baino handiagoa da, eta joan den ekainaren erdialdean hasi ziren hura kalean jartzen. Familia migrante batek herrian ireki duen denda aurrean kokatzen dute kartel faxista, eta, kendu arren, behin eta berriz jartzen dute. Zurekin Nafarroa koalizioak eman du gertakarien berri.
Duela gutxi izan da beste eraso faxista bat Corellan: plaza batean zegoen oihal koloreaniztun bati su eman zioten.