Euskal Herriko Doktoregaien Asanbladak mobilizatzera dei egin zuen atzorako, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean. Aulariopean egin zuten elkarretaratzea Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerlari doktoregaiek, eta "lan-baldintza duinak" exijitu zituzten beste egun batez.
Nagusiki, ondoko eskakizun zehatzak egin dituzte:
- Ikerlari doktoregaiak UPV-EHUko lan-hitzarmenaren parte izatea, haien kontratuei formakuntza izaera kentzeko.
- Ikerlari doktoregaien soldata irakasle laguntzaileen soldatarekin berdintzea.
- Doktoregotzari lotutako matrikulen eta tasen doakotasuna.
- Irakaskuntza
enkarguaren kontrol erreala. Gehienez 60 ordu egitea urteko eta,
betiere, formakuntzara bideratutakoak baldin badira.
- Doktoregai
orok (kontratudun zein kontratu gabeko) gainontzeko
irakasle-ikertzaileen (IIP) baliabide berak izatea; esaterako, lanerako
azpiegitura egokia.
- Ikerlari orori kontratua egitea.
Doktoregaien Asanbladaren mobilizazio deialdiarekin bat egin zuen Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB), eta atzoko kontzentraziora batu ziren ikasleak ere.