AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/24 12:46

Joan den igande goizaldean, 02:00ak aldera, kaletik bakarrik zihoan gazte bat jipoitu zuen Ertzaintzak Gasteizko (Araba) Alde Zaharrean; Aldabe inguruan, zehazki. Musukoa gaizki jarrita zeramala aitzakiatzat hartuta, gaztea atxiki eta identifikatu zuten ertzainek. Horren ostean, burua hormaren kontra jarri zioten bi polizia-agentek (bata uniformez eta bestea kalez jantzita); miatu eta gazteak gainean zeraman propaganda politikoa kendu zioten, beste sei polizia inguruan zeudela.

Gazteak hitzez erantzun zien ertzainei, eta haien erantzuna are gehiago oldartzea izan zen: ukabilkadak ematen hasi ziren, eta horren ondorioz, hainbat lesio eragin zizkioten gazteari buruan, aurpegian eta lepoan. Jipoitzen zuten bitartean, "te voy a matar" eta antzeko mehatxuak egin zizkioten poliziek.

Jipoia zela-eta, gazteak haien plaken zenbakia eskatu zien ertzainei. Ez zioten utzi, ordea, zenbaki horiek jasotzen. Sakelakoarekin zenbait argazki ateratzea lortu zuen gazteak; hortaz, mugikorra kendu zioten, irudi horiek ezabatzen saiatzeko. Azkenean joaten utzi ziotenean, ospitalera jo behar izan zuen gazteak.

EZ DAGO IRUZKINIK