AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ibermaticako langileen elkarretaratzea, Gasteizen (Araba).
2022/11/08 20:41

Aurreko asteko ostegunean hasi zuten greba Ibermatica enpresako langileek. Langileek zein enpresaren zuzendaritzak negoziazioak astelehenean berrartu zituzten eta, sindikatuen arabera, baldintza hobeak eskaini baino aurreko bileran proposatutakoak "okerrera" egin zuten.

Gaur, azaroak 8, bigarren greba eguna izan dute eta, sindikatuen arabera, langileen %45 lanuzteetan parte hartu du. Hala, hainbat lantaldeen jarduna "gelditzea" lortu dute, zenbait lantaldeen gutxieneko zerbitzuak altuak diren arren. Izan ere, Ibermatica enpresak Osakidetza edota Euskotren bezalako zerbitzuen aplikazioak sustengatzen ditu eta, beraz, instituzioek ezartzen dituzte baldintzak. Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak "jaiegunen pareko langile bolumena" ezartzen du grebaldian.

Zuzendaritzaren proposamena, gatazkaren pizgarri

Astelehenean eginiko negoziazioak gatazka lausotu baino langileen haserrea piztu zuen, zuzendaritzak aurreko bileran baino proposamen eskasagoa plazaratu baitzuen. Langileek azaldu bezala, enpresaren azken proposamena 27.000 euro baino gutxiagoko soldata duten langileei kopuru horren %3 ordainsaria ematea da eta, aldiz, soldata hori gainditzen dutenei %1 ordainsaria ematea. Datorren urtean %4 soldata igoera jasoko lukete lehenengoek eta %3,2 soldata igoera bigarrenek. 

Halere, hurrengo bi urteetako soldata negoziatzeke egongo litzateke, hots, 2024 eta 2025eko soldatak balizko hitzarmenetik kanpo egongo lirateke. Izan ere, enpresa salmenta prozesuan dago eta, beraz, datozen urteetan zuzendaritza beste enpresa baten esku egon liteke.

EZ DAGO IRUZKINIK