AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Herri Eskolak. Argazkia: Ikasle Abertzaleak
2020/10/06 16:35

Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu urriaren 12rako, astelehena. Hala, Hego Euskal Herriko 16 eskualdetan banatutako 21 Herri Eskola izanen dira datorren astelehenean. Urtero legez, IAk "intsumisioa" adieraziko dio Espainiako Estatu mailako jaiegunari eta, horrekin batera, sare militantea indartzeko nahiz formakuntza eta hausnarketarako parada izango dute ikasleek.

IAko taldeen kontu ofizialek aurki plazaratuko dituzte tokian tokiko egitarauak.