AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/30 13:04

Preso politiko palestinarrei buruzko datu eguneratuak argitaratu ditu hilabete honetan Euskal Herriko Samidoun sareak. Datu horien arabera, urriaren 7tik hona, ia bikoiztu egin da preso kopurua: 5.504 ziren urriaren 7a baino lehen, eta gutxienez 9.635 dira gaur egun.

Horien artean, herena baino gehiago dira atxiloaldi administratiboan dauden palestinarrak; hau da, inolako kargurik leporatu gabe eta epaiketarik egin gabe, auzitegi militarrek zuzenean kartzelaratu dituzten pertsonak. Hain justu, 3.565 dira egoera horretan daudenak, eta haurrak ere badira tartean.

Bestalde, Samidounek jakinarazi duenez, gaixorik daude preso dauden palestinarretatik 822. Adin txikikoak dira 438, eta 60 urte baino gehiago dituzte 78k.

Torturak eta 27 erailketa instalazio militarretan

Azken hilabeteetan, militar sionistek etenik gabe plazaratu eta erakutsi dituzte palestinarrei egindako tortura sistematikoak, inpunitate osoz. Joan den martxoan azaldu zutenez, urriaren hasieratik ordura arte, gutxienez 27 ziren sionisten instalazio militarretan eraildako preso palestinarrak.

EZ DAGO IRUZKINIK