AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/06 16:26

Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo epaitu zuen Gaizka Astorkizaga Fito. 2020an sabotaje-ekintza bat izan zen Ean (Bizkaia), Patxi Ruiz eta IƱaki Bilbao preso politikoak gose greban zeudenean, eta horren harira auzipetu zuten Astorkizaga.

Fiskaltzak hemezortzi urteko kartzela-zigor bat eskatu zuen Fitorentzat. Dena den, aldeen arteko akordio bat izan da azkenean, eta hiru urte eta sei hilabeteko zigorra jarri diote.

Gaur egun, Astorkizaga Zaballan (Araba) dago preso. Joan den otsailean espetxeratu zuten, bi urteko zigor bat betearazteko. 2023ko ekainean ezarri zioten zigor hori Madrilen, beste hainbat sabotaje-ekintzari lotuta.

EZ DAGO IRUZKINIK