AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/16 12:12

Lehenengo sektorearen etorkizuna kolokan dagoela uste dute laborariek, Espainiako Estatuko Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG, gaztelerazko sigletan) azaldu duenez. Duela gutxi izan da nazioarteko topaketa batean, eta errelebo-arazoez gain (datozen hamar urteetan, laborarien %50ek hartuko dute erretiroa), ekoizpen-kostuek dakarten ezintasunari egin diote azpimarra langileek. Izan ere, elikagaiak inoiz baino garestiago dauden arren (iaz baino %15,3 garestiagoak dira oinarrizko elikagaiak une honetan), aurreneko sektoreko beharginek ez dute halako irabazi-igoerarik antzeman haien poltsikoetan.

Arabako laborarien elkartearen esanetan, Ukrainan gerrak leher egin aurretik ikus zitekeen jada kostuen gorakada. Azken urtean, lehen sektoreko ekoizpenari lotuta dauden hainbat produkturen prezioak hirukoiztu edo laukoiztu direla jakinarazi du; hala nola, ongarriena, gasoilarena, plastikoena zein herbizidena. Abeltzainei pentsuaren garestitzeak ere eragin die bete-betean. Duela hamar urte, ekoizpenaren emaitzek gerora hartzen zuten balioaren %40-45 ingurukoa zen ekoizpen-kostua; gaur egun, azken balioaren %60ra heldu da kostua.

Horren guztiaren isla edo ondorio modura, joan den urrian jakinarazi zuten, urtebetean, gutxienez 6.159 esne-behi hil dituztela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, kostuen gorakadaren harira.

EZ DAGO IRUZKINIK