AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Periódico de España
2022/10/17 11:14

Ekoizpen-prozesuen kostuen garestitzeak baditu hamaika aurpegi zehatz, eta horietako bat da, hain justu, esnearen ekoizpenari lotuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatutakoa: urtebetean 6.159 esne-behi hil dituzte, abeltzainek esan baitute ezin diotela aurre egin pentsuen eta bestelako lehengaien prezioen gorakadari. Esnea saltzen baino irabazi gehiago lortzen omen dituzte behien haragia saltzen, eta aukera horri heldu diote nagusiki. Antza, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 24.106 esne-behi zeuden iazko maiatzean, eta 17.947 inguru daude une honetan.

Azken hilabeteetan %80 egin du gora pentsuen kostuak, eta %9 belarrarenak. Argindarraren eta gasaren prezioak ere etengabe doaz gora. Badirudi esne eskaintza %9 inguru jaitsi dela, azken hamarkadako gutxieneko kopurura helduta. Horrek, noski, esnearen prezioari eragingo diola aurrez ikus daiteke.

Prezioen etengabeko igoera

Erosketa saskiko kostuei erreparatuz gero, azken urtean gehien garestitu diren produktuak dira esnea (%25,1), olioa eta koipeak (%23,8), arrautzak (%23,6) eta zerealak eta horietatik eratorritakoak (%22,3). Berogailua, argiteria eta ur hornidura, berriz, %24,8 garestitu dira.

Hegazti haragien, esnekien nahiz lekale eta barazki freskoen prezioak ere %15etik gora igo dira azken urtean.

EZ DAGO IRUZKINIK