Lehen istripua goizeko 11:20ean izan zen, Martzillako (Nafarroa) Exkal lantegian. Soldatapeko lanean ari zela, 4 metroko altueratik erori zen 54 urteko gizon bat eta, ondorioz, buruan traumatismo bat jasan zuen. Iruñean (Nafarroa) ospitaleratu zuten atzo bertan.
Bigarren istripua goizeko 12:30ak aldera gertatu zen. Bilatortako (Nafarroa) Embega enpresan lanean ari zela, deskarga elektriko bat izan zuen behargin batek. Antza, bere egoera ez da larria.
Arratsaldean izan zen eguneko hirugarren lan-istripua; Fagor enpresaren Tafallako (Nafarroa) fabrikan lanean ari zen behargin bat zauritu zen. Xafla bat erori zitzaion buru gainera, eta enpresako medikuak artatu zuen arren, jakinarazi dute ospitalean larriki zaurituta dagoela.