AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ahotsa
2023/06/29 11:36

Orain dela hiru urte baino gehiago, 2020ko urtarrilaren 30ean, greba orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Egun horretan, hainbatetan oldartu ziren polizia-indarrak Iruñerrian (Nafarroa): besteak beste, arratsaldean, Guardia Zibilak Morea merkataritza-gune inguruan jo zuen manifestarien kontra. Kolpeka zein pilotakadaka egin zien eraso, eta pertsona bat atxilotu zuen. Gero, manifestariak alde egiten ari zirenean, foruzainek egin zuten euren kontra; bederatzi lagun atxilotu zituzten.

Horri lotuta, hiru gazte epaituko dituzte uztailaren 3an, Nafarroako Auzitegian. Autoritateari eraso egitea eta desordena publikoak eragitea leporatzen diete, eta sei urteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte bakoitzarentzat. Epaiketa egunean, 11:00etan auzitegi aurrera bertaratzera deitu dute, Grebalariekin bat. Absoluzioa orain lelopean.

Eraso gehiago greba orokorrean

2020ko greba orokorrean, goizean, Iruñerriko Donibanen oldartu zen Espainiako Polizia: piketeetan parte hartzen ari ziren hainbat lagunen kontra jo zuen. Apustu-etxe baten aurrean izan ziren poliziaren kargak, eta pertsona bat atxilotu zuten.

Handik bi astera, otsailean, hiru pertsona atxilotu zituzten Donibanen bertan. Apustu-etxearen aurreko kargaren harira atzeman zituzten, euren kontrako salaketa bat aurkeztu baitzuen lokalaren jabeak. Polizia-etxera eraman ostean, aske geratu ziren hirurak.

EZ DAGO IRUZKINIK