Hala Bedi-k jaso duenez, Espainiako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu Gasteizen (Araba), urtarrilaren 30eko greba orokorrean izan ziren mobilizazioekin lotuta. Hala Bedi-ren esanetan, kalez jantzitako poliziak asteartean bertaratu ziren lau gazteren etxeetara, Betoñoko komisaldegian deklaratzeko aginduekin. Haietako bi atzeman eta komisaldegira eraman zituzten, deklaratu zezaten.
Atzo, asteazkena, deklaratzera deituta zegoen hirugarren gazte bat atxilotu zuten. Atzo arratsalderako, aske zeuden hirurak.