AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/23 13:47

Aurreko ostegunean, ekainaren 9an, Bilboko (Bizkaia) La Bolsan egin zuen herri-batzar jendetsu bat Luberri Konpartsak. Izan ere, Bilboko Konpartsek 2023an debekatu zioten Konpartsetan parte hartzea, eta osteguneko batzarrean azaldu zuten Luberriko kideek zertan den gaur egungo egoera. Horrez gain, "etorkizuneko erronkez hausnartzeko" saio bat izan zen.

"Txosnak denonak badira, denontzat izan behar dutela" aldarrikatu zuten berriz ere. Maiatzaren 20an egin zuten agerraldi bat, Bada garaia. Beto politikorik ez! lelopean.

EZ DAGO IRUZKINIK