AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / AFP
2024/10/21 07:56

Aurreko ostiralean, urriaren 18an, Frantziako Estatuko agintaritzek eman zuten gertatutakoaren berri. Wissant hiriko kostaldetik gertu, Mantxako kanala gurutzatu nahian ari zen onzi bat hondoratu zen. 65 bat pertsona migrante zihoazen bertan, eta, itxura denez, pisu gehiegi zeraman.

Ontzia urperatzen hasi zenean, jendea uretara erortzen hasi zen, tartean, haurtxo bat. Umea konorterik gabe topatu zuten erreskate-lanetan ari zirenek, eta gerora adierazi zuten hilik zegoela. Ontzian zihoazen gainerako lagunak bizirik daude.

Hainbat hedabidek gaineratu dutenez, urriaren 5ean, bi urteko haur bat hil zen Mantxako kanaleko migrazio-bidean. 90 pertsona inguru zeramatzan ontzi batean zihoan, eta zanpatuta galdu zuen bizia umetxoak. Izan ere, huts egin zuen ontziaren motoreak, eta harrapaturik geratu ziren bertan zihoazenak.

Mantxako kanaleko migrazio-bidean, aurtengoa ari omen da izaten hilgarriena migratzen saiatzen ari diren lagunentzat. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, gutxienez 1.542 pertsonak galdu zuten bizia Europara itsasoz migratu nahian; ia guztiak, Kanarietara migratzeko ibilbide atlantikoan eta Mediterraneo zentraleko bidean.

EZ DAGO IRUZKINIK