AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/17 11:45

Duela bi egun, maiatzaren 15ean, hainbat emakumeri eraso zieten Donostiako (Gipuzkoa) Ondarreta hondartzan. Itsasoan bainatu ondotik, argazkiak atera zizkien pertsona batek; beregana jo zuten emakumeek, irudiak ezaba zitzala eskatzeko. Orduan hurbildu zen haiengana gizon bat, eta irainak egin zizkien.

Besteak beste, "putas lesbianas", "dais asco dais ganas de potar", "sois tan poco femeninas", "iros a hacer la tijera" eta antzekoak entzun behar izan zituzten gizon horren partetik. Mehatxuak izan zirela ere azaldu dute emakumeek. Salatu dute, gainera, hondartzan jende askok ikusi zuela zer ari zen gertatzen, baina inork ez zuela esku hartu.

EZ DAGO IRUZKINIK