AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EITB
2024/12/02 10:10

X sare sozialean @bukatu_da_showa kontua sortu eta Iker Plazaolak egindako eraso matxistak salatu dituzte zenbait emakumek. Atzo iluntzean gertatu zen: neska talde batek jakinarazi zuen umorista oñatiarraren "eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak" jasan dituztela. Eraso horiek, "denboran irauteaz" gain, "ugaritu" egin direla azpimarratu dute.

Seinalatu zuten erasotzaileak "babes soziala" duela, baina gertatutakoak ezin duela "isilpean jarraitu": "Neurriak edota erantzukizunak hartu behar dira". Besteak beste, EITBn estreinatu berri den Barraka saioan aritu da Plazaola, aurkezle-lanetan kasu horretan. Oraingoz, saioa bertan behera uztea erabaki dute programa horretaz arduratzen den ekoiztetxeak, Hiru Damatxok, eta EITBk.

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuaren bidez, beste hainbat gizonek egindako erasoak ere atera dira argitara berriki. Besteak beste, Donostiako (Gipuzkoa) musika-teknikari ezagun batek eraso dituela salatu dute hainbat emakumek: Iñaki Castro da erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK