AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/19 12:16

Azken zortzi urteetan, alegia, 2014. urtetik hona, gutxienez 51.000 pertsona hil dira nazioarteko migrazio-bideetan. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bildutako mundu mailako datuak dira horiek, eta atzo atera ziren argitara. Zenbaketen arabera, mundu osoan, 280 milioi lagun inguruk utzi dute atzean haien jatorrizko herrialdea "bizitza hobe baten bila", baina bistan denez, hilgarriak izan daitezke batetik besterako mugak igarotzeko bideak. Milaka hildakoez gain, migratzen ari zirela desagertu diren pertsonak ere milaka direla ohartarazi dute; dena den, ez dute datu zehatzik eman.

Europa barruko migrazio-bideetan, zehazki, gutxienez 5.600 lagun hil dira 2021. urtea hasi zenetik. Mediterraneo Erdialdeko ibilbidean izan ziren heriotza horietatik 2.836, eta, beraz, hildakoen kopuruak gora egin du 2019-2020 epean bildutako datuekin alderatuta. Joan den urriaren amaieran jakinarazi zuen hori Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OMI, gaztelerazko sigletan). Azken zortzi urteetan, guztira, gutxienez 29.000 hildako izan dira Europa barruko migrazio-fluxuetan.

EZ DAGO IRUZKINIK