AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/07/28 09:49

Landa-inguruneko "jaialdi eta jai herrikoietan jendetzak hobeto kontrolatzea" helburutzat hartuta, pertsonak miatzeko eta ezagutzeko sistema berri bat erabili nahi du Guardia Zibilak; "esaterako, aurpegi-ezagutze sistema bat". Teknologia hori ezartzeko ekitaldien artean aipatu dute Albaceteko ViƱa Rock jaialdia, adibide modura.

Proiektua "oso enbrioia" dela azaldu duten arren, Espainiako Estatuaren Aldizkari Ofizialak jada jaso du Barne Ministerioaren eta Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren arteko aurreakordioa; hau da, kontratazio aurrekomertziala. "Behar" horiek asetzeko zein teknologia garatu dezaketen ikertzeari ekingo dio orain zentroak.

Miaketa-sistema hori "ekitaldiaren sarreran instalatzea" aurreikusi dute. "Justiziarekin arazoak dituzten pertsonak" identifikatzea eta polizia-agenteei alertak helaraztea izango litzateke sistemaren zeregina, atzemandako pertsona horiek atxilotu ahal izateko. Horretarako, adimen artifizialaren bidez, sistemak harremanetan jarriko lituzke jaialdiaren eremuko bideo-zaintza kamarek jasotako irudiak eta polizia-indarren datu-baseetan gordetako aurpegiak. Kointzidentziaren bat antzematekotan, abisu bat igorriko luke.

Kontrol-mekanismo gehiago

Bestalde, landa-inguruneko ekitaldi jendetsuetan autoen matrikulak nahiz telefono mugikorrak miatzeko eta identifikatzeko sistema bat ere ezarri nahi du Guardia Zibilak. Hala, "justiziarekin arazoak dituzten pertsona" horien autoak edota mugikorrak antzematea izango litzateke helburua, parkingetan eta bestelako gune batzuetan arakatze sistemak kokatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK