AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / La Verdad de Ceuta
2024/10/04 08:07

Guardia Zibileko polizia-agente bat kartzelara dezatela agindu du Ceutako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. zenbakiko Epaitegiak, emakume bati berriz erasotzeko arriskuagatik. Agentearen partetik jasandako hainbat eraso larri salatu ditu emakumeak, eta horregatik atxilotu dute erasotzailea. Asteartean geratu zen epailearen esku.

Genero-indarkeriagatik eta sexu-erasoagatik auzipetu dute guardia zibila, eta epaileak astearte gauean eman zuen hura espetxeratzeko agindua, kautelazko neurri modura. Mendizabal presondegian kartzelaratu dute.

Erailketa matxisten %15, Poliziak

Joan den udan, gutxienez hemeretzi hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan. Horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak izan dira hiltzaileak: erailketen %15,75etan, beraz. 2023ko udan, berdin-berdina izan zen Poliziari lotutako kasuen portzentajea.

EZ DAGO IRUZKINIK