AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/08 08:49

Atzo Bilbon (Bizkaia) egin zuten mobilizazio bat Correosen garbiketa-lanak egiten dituzten beharginek. Azken bi hilabeteetan, uztailean eta abuztuan, ez diete soldatarik ordaindu; aparteko ordainsaria ere ez dute jaso. Horren aurretik ere, zehazki iazko abendutik hona, soldataren ordainketan atzerapenak eta ez-ordaintzeak jasan dituzte langileek. Hori dela-eta, borrokara jotzea erabaki zuten joan den irailaren 6an egindako asanbladan: greba egingo dute hurrengo astean zehar, irailaren 11tik 15era.

Correosek azpikontratatuta dauka garbiketa-zerbitzua, 24 milioi euro inguru mugitzen dituen kontratatu publiko baten bidez. Iazko abendutik, Limpiezas J Cordoba enpresa arduratzen da, azpikontratatuta, zerbitzu hori emateaz. Ordutik, hainbatetan egin behar izan dituzte protestak langileek, ordainsarien atzerapenengatik eta ez-ordaintzeengatik.

Beharginek Correos ere seinalatu dute, uste baitute eskumena daukala enpresa behartzeko soldatak ordaintzera. Jakin badakite, Limpiezas J Cordoba behintzat, jasotzen ari dela ustez garbiketa-zerbitzua eman ahal izateko dirua. Beharginek eskatzen dute kontratazio publikoari lotutako araudia bete dadila, eta Correosek berma dezala arau horiek betetzen direla; esaterako, soldaten ordainketan.

Egoera ikusita, iritzi diote unea dela Correosek bere gain har ditzan garbiketa-lanak, eta azpikontratazioa bazter dezan.

EZ DAGO IRUZKINIK