AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Pamplona Actual
2023/06/16 08:32

Iruñean (Nafarroa) argiztapen publikoaz arduratzen diren langileak UTE Alumbrados Pamplona enpresarentzat aritzen dira soldatapean. Joan den otsailetik ari dira beharginak enpresako lan-hitzarmena negoziatzen, baina ez dago aurrerapenik negoziaketetan: langileen esanetan, zuzendaritzak ez du eskaintzen metaleko itun sektorialarekiko hobekuntzarik, eta uko egiten dio enpresako itun bat sortzeari.

Hitzarmen propioaren bidez, euren "erosahalmena mantendu" nahi dute UTEko langileek, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera ziurtatuta. Bestalde, "familia-kontziliazioa hobetzea" ere bilatzen dute itun berri batekin.

Maiatzaren 26an hasi zituzten lanuzteak, eta aurrera jarraitzen dute grebekin. Guztira, 22 langilek jarduten dute UTE enpresarentzat.

Greba eskubideari eraso

Iruñeko Udalak eta UTEk urratu egin dute langileen greba eskubidea, ELA sindikatuak azaldu duenez: udalak gutxieneko zerbitzuak inposatu ditu eta, hori aitzakiatzat hartuta, enpresak hainbat langile euren lanpostura itzultzera behartu ditu. Dena den, greba deialdiaren erantzunak erabatekoa izaten jarraitzen du.

EZ DAGO IRUZKINIK