AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/02 09:17

Dani Pastor preso politikoak gose grebari ekin zion atzo, abenduaren 1ean. Bilbotarra Zuerako espetxean (Zaragoza) daukate gatibu, eta azaroaren 15ean, COVID-19a atzemateko proban positibo eman eta gero, beste modulu batera mugiarazi eta isolamendu egoeran sartu zuten. Hamar egunen ostean, emaitza positiboa jaso zuen berriz eta, horren ondorioz, esan zioten proba analitikoak egin beharko zituela hiru egun beranduago.

Azaroaren 24an, proba analitikoen berririk izan gabe, gorputza ziztadaz beteta zuela esnatu zen; zimitzak zituen ziegan. Berriz mugitu behar izan zuten beste ziega batera orduan, biluzik eta izara batekin estalirik.

Bakartuta eta bere jabetza pertsonalik gabe dago gaur egun ere; azaroaren 15etik dago egoera horretan. Jasandako tratu txarrak, irainak eta mehatxuak salatzeko hasi du gose greba.

Elkarretaratzea aste honetan

Pastorren egoera salatzeko eta hari babesa erakusteko elkarretaratzera deitu dute larunbat honetarako, abenduaren 4rako. Errekaldeko plazan izango da kontzentrazioa, 12:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK