AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Basauriko presondegia. Argazkia: Cadena Ser
2021/10/14 15:22

Ibai Aginaga preso politikoak aurreko larunbatean ekin zion gose grebari, eta Tinkok gaur jakinarazi duenez, egarri greba ere hasi zuen horrekin batera. Berangarraren asmoa zen, hain justu, presoei ezartzen dizkieten konfinamenduak eta horietako baldintzak salatzea. Basauriko (Bizkaia) kartzelan dago gatibu.

Dena den, PCR proba bat egin diote, eta emaitza negatiboa izan denez, konfinamendutik atera dute. Bukatutzat eman ditu, beraz, gose eta egarri greba. Aurreko astean berekin batera bakartu zituzten bi presoak, ordea, bakartuta daude oraindik.

Tinkoren esanetan, Aginagarengana jo du zerbitzu buruak, esateko badakiela "preso aldarrikatzailea" dela eta "lasai egoteko", "gauzak hobera aldatzen ari direlako". "Ibaik familiari adierazitakoaren arabera, argi dauka kartzelako zuzendaritzak berarekiko izan duen jarrera aldaketa arazoa kalean argitara ematearen ondorio izan dela", diote Tinkoko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK