AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/21 10:10

Goierriko Gazte Asanbladek topaketak antolatu dituzte apirilaren hasierarako. Bi egunez izango dira elkarrekin: apirilaren 3an bilduko dira Ordizian (Gipuzkoa), eta Beasainera (Gipuzkoa) mugituko dira 4an. Ataungo (Gipuzkoa), Legazpiko (Gipuzkoa), Zaldibiako (Gipuzkoa), Ordiziako eta Beasaingo Gazte Asanbladek prestatu dituzte topaketak, eta eskualdeko gazte guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Apirilaren 3an, asteazkenez, Ordiziako Plazan ekingo diete topaketei: asanbladen arteko jokoak egingo dituzte, 18:00etan hasita. Ordiziako Gaztetxean elkarrekin afaldu ostean, Lide Arregiren bakarrizketa eta Lexuri Iparragirreren musika-emanaldia izango dira bertan.

Hurrengo egunean, ostegunean, Beasainen jarri dute hitzordua Goierriko gazteek. Gazte-problematikari buruzko hitzaldi batekin emango diote hasiera egitarauari, Gazte Koordinadora Sozialistako kideen eskutik. 11:00etan izango da saioa, Beasaingo frontoi estalian. Bazkari bat izango da horren ondoren, eta karta-jokoetan arituko dira gero. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, kirol ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dute; eta gauean, berriz, hainbat DJek girotuko dute gaua Beasaingo Gaztetxean.

EZ DAGO IRUZKINIK