AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/07 18:50

Pasa den udan dinamika bat jarri zuen martxan Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak, gazte langileek sistema kapitalistan jasaten dituzten zapalkuntzak salatzeko; horren harira, zenbait pankarta jarri zituzten. Pankarta horietako bat dela-eta, antolakundeko hiru kideri eskatu diete Donibane-Garaziko (Nafarroa Beherea) jendarmeriara bertaratzeko.

GKSko beste kide bat ere deitu dute aurten Mauleko (Zuberoa) polizia-etxera, inguruan egin ziren pintaketa batzuk zirela-eta. Maiatzean epaituko dute.

Ipar Euskal Herriko GKSk adierazi duenez, antolakuntza politikoaren aurkako "beste eraso bat" izan da azkeneko deia, eta "antolatzeko premia" berretsi du. Ostiral honetan bertan, martxoaren 11n, dei horien harira izandako gastu ekonomikoei aurreko egiteko elkartasun gaualdi bat egingo dute Azkainen (Lapurdi), gaztetxean.

EZ DAGO IRUZKINIK