AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/24 10:49

Donostiako (Gipuzkoa) Gros auzoan gertatu da erasoa. 52 urteko gizonezko batek bere bikotekidea erasotu du labanaz, eta emakumea larri eraman dute Donostia Ospitalera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak atxilotu egin du erasotzailea. Goizeko 05:00ak aldera izan da erasoa.

Bi emakume labanaz erasotuak hiru egunetan

Herenegun, Gasteizko (Araba) Lakua auzoan, emakume bat hainbat aldiz sastakatzen saiatu zen haren bikotekide ohia, eta besoetan egin zizkion zauriak. Erietxera eraman behar izan zuten emakumea, artatua izan zedin.