AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Durangon sexu eraso bat egiteagatik
Igande goizaldean sexu erasoa jasan zuen Durangoko emakume batek, kalean. Erasotzailearen aurkako salaketa jarri ostean, atzo goizaldean atxilotu zuten gizonezkoa, eta epailearen aurrera eraman dute jada. Gertakarien aurrean, ostiralean mobilizatzera deitu dute herriko bi eragilek.
2019eko irailaren 16
Gizonezko bat atxilotu dute Durangon sexu eraso bat egiteagatik

Igande goizaldean, irailak 15, emakume bati sexu erasoa egin zion gizonezko batek, Durangon (Bizkaia). Hala, erasotzailearen aurkako salaketa jarri zuen emakumeak. Iturri ofizialen arabera, 37 urteko gizonezkoak kalean erasotu zuen emakumea.

Atzo bertan atxilotu zuten, kalean zela, eta gaur goizaldean eraman dute epailearen aurrera. Gertakarien harira, manifestaziora deitu dute Durangoko Andereak eta Batukada elkarteek. Ostiralean izango da mobilizazioa, 20:30ean, Andra Mari plazatik abiatuta.