Aurreko urteko otsailean atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria Polonian, Ukrainako mugatik hurbil. Lehertu berri zen gerra Ukrainan, eta kazetaritza-lanetan ari zen nabarniztarra: errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zen. Errusiako inteligentzia militarrari informazioa ematea eta, beraz, Errusiaren alde espioi modura aritzea leporatu zioten, eta Polonian preso daukate oraindik. Dena den, oraindik ez dute zehaztu zer den zehazki egozten diotena, eta epaiketaren data ez dago jarrita.
Azken hilabeteetan gogorarazi dute hainbat iturrik Gizarte Ireki Baterako Fundazioak (Open Society Fundation, ingelesez) duela zazpi urte sortutako zerrenda beltzean dagoela Gonzalez. Filtrazio baten bidez, 2016an atera zen argitara zerrenda beltz hori: Espainiako Estatuko 49 pertsona ageri ziren han, "errusiazaletzat" jota eta Twitter sare sozialean "Errusiaren aldeko iritzia sortzea" leporatuta. Sei urte beranduago atxilotu zuten Gonzalez.
Izen-abizenen artean ageri dira Donbassen aldeko zenbait aktibista eta plataforma; kazetariak (tartean Gonzalez, TeleSur hedabidearentzat Moskutik aritzen zen korrespontsala, Julio Cesar Mejias, edota TVEko Pilar Requena); Facu Diaz umorista; Espainiako Alderdi Komunistako Javier Parra eta Paco Arnau eta Ezker Batuko (IU, gazteleraz) Javier Couso; Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko (UCM, gazteleraz) Javier Morales eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Asier Blas, eta abar.
Dirudienez, Nicolas De Pedro ikertzaileak idatzi zuen txosten hori fundazioarentzat. Bartzelonako Informazio eta Dokumentazio Zentroarentzat (CIDOB, gazteleraz) aritzen da De Pedro, eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearentzat (OSCE) ere jardun izan du behatzaile modura, Europak kontrolatu eta esku hartu nahi izan duen hainbat hauteskundetan; esaterako, Ukrainan, 2010ean eta 2014an.
Bestalde, El Otro PaĆs atariko zuzendari Andreu Garciak oroitarazi duenez, George Sorosen jabetzako instituzio bat da Gizarte Ireki Baterako Fundazioa. Hungarian jaio zen eta Amerikako Estatu Batuetan bizi da Soros inbertitzaile eta espekulatzailea, eta, Garciaren esanetan, "dohaintza eskuzabalak egin zituen Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sozialismoa suntsitzeko".
Gedar Telebistaren Burdin Hesia programaren bigarren denboraldiko 10. saioan landu zen gai hori: