AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zabalgarbi.
2022/05/04 12:11

Asteartean, goizaldeko 05:00ak aldera, zabor kontainerrak bildu eta gero, Bilboko (Bizkaia) Zabalgarbi hondakin-instalazioan gorpu bat atzeman zuten hango langileek. Instalazioko jarduna geldiarazi eta osasun-larrialdietara deitu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin langileek.

Gaztearen gorpua identifikatu dute. Duela bi urte mugitu zen Euskal Herrira, adingabea zela, eta Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen zentro batean artatu zuten, Karrantzan (Bizkaia). Behin adinez nagusia izanda, beste gazte migrante askori bezala, ez zioten inolako bizi-alternatibarik eskaini; izan ere, badirudi gaztea zabor-kontainer batean ari zela gaua egiten hil zenean.

Azken urteetan hainbat izan dira egoera antzekoan bizia galdu duten pertsona migranteak, utzikeria instituzionala tarteko. Sona handia izan zuen urtarrilean Bilbon gertatutakoak ere: pertsona etxegabe baten heriotzaren ondoren, Atxuriko kantxak hesitu zituen Bilboko Udalak; dozenaka gazte migrantek gaua igarotzen zuten han.

EZ DAGO IRUZKINIK