AKTUALITATEA
Zuzenean emango diote hasiera jardunari, Beasaingo fabrikako laugarren atalean izan ezik. Eremu guztietatik behargin gehien batzen dituen atala da; enpresa osoko 3.000 langileetatik, 700. Bertan, beraz, modu mailakatuan hasiko dute ekoizpena: gaur langileen erdia sartuko da lanera, eta beste erdia, asteazkenean eta ostiralean, hilak 23 eta 25.