AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/02 10:23

Heldu da gurera Gedar Telebista. Burdin Hesia izango da Gedar Telebistak martxan jarriko duen lehenengo programa, eta gaur, urriaren 3an, aterako da argitara aurreneko saioa. 20:30ean egongo da ikusgai GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

Aktualitatearen analisia egingo da Burdin Hesia tertulia programan, eta hamabost egunean behin izango dira saioak. Gaurko saioan, hain justu, pandemia, ezarritako neurriak zein kale-edana izango dira hizpide.


EZ DAGO IRUZKINIK