Gedar Telebistak urriaren 3an eman zuen argitara Burdin Hesia programaren lehenengo atala. Haizea Uzkudun aurkezleak gidatuta, pandemia, neurri murriztaileak, kale-edana, jazarpen poliziala nahiz gazteen kriminalizazioa izan zituzten hizpide Nadia Perezek, Peio Ormazabalek, Jon Agirrek eta Aitor Bizkarrak.
Igande honetan, urriaren 24an, egongo da ikusgai Burdin Hesia-ren bigarren saioa: Argindarraren krisia. Oraingoan Martin Goitiandiak beteko ditu aurkezle lanak, eta aurrerapen bideoan ulertzera eman duenez, argindarraren prezioaren igoeraren atzean dagoena aztertzen saiatuko dira aste honetako atalean, baita horren aurrean hartzen ari diren neurriak ere. Galdera bati heltzen ahaleginduko dira, gainera: zer egin behar dugu egoerari aurre egiteko?
Igandean 20:30ean ikusi ahal izango da Burdin Hesia programaren atal berria GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean. Aurkezpenean azaldu bezala, hortik aurrera, bi astean behin argitaratuko dugu Burdin Hesia-ren saio berri bat. Gaurkotasuneko gaiak landuko ditugu programan, tertulia bidez.
Ikusi hemen 'Argindarraren krisia' saioaren aurrerapen bideoa