84 urteko gizonezko bat bere bikotekidea hiltzen saiatu zen aurreko astean Gasteizen (Araba). Ostegun goizaldean eraso zion andreari, arma zuri batekin, eta larriki zauritu zuen. Ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.
Erasoa salatzeko, mobilizatzera deitu zuen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Protesta bat antolatu zuen atzo arratsalderako, Gasteizko Konstituzio Plazan. Indarkeria matxistarekin amaitzeko antolatu! lelopean izan zen elkarretaratzea.