Gasteizen (Araba) bi emakumeri egin diete eraso beren bikotekideek joan den asteburuan. Larunbatean izan zen aurreneko erasoa, San Martin auzoko kale batean: trafiko-istripu bat izan zuen bikoteak, eta eztabaida bete-betean zirenean, emakumea erasotu zuen gizonak. Han ziren udaltzainak eta, erasoa ikustean, atxilo eraman zuten 58 urteko gizona. Epailearen esku utzi zuten.
Igandean, bestalde, 32 urteko beste erasotzaile bat atxilotu zuten Gasteizko Salburua auzoan, neska laguna jotzeagatik.