Beste eraso matxista baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko ostiral arratsaldean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak: kolpatu egin zuen eta heriotza-mehatxuak egin zizkion. Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean izan zen erasoa, seme-alabak aurrean zirela.
Liskarra entzun zuen lekuko batek abisua eman ostean, etxean bertan atxilotu zuten erasotzailea, emakumeak erasoaren ondoriozko markak zituela ikusi baitzuten. 51 urte ditu gizonak.
Azken asteetan, beste lau emakumek jasandako eraso matxistak atera dira argitara Arabako hiriburuan: bi lehengo astean, eta beste bi aurrekoan.