AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/17 09:39

Joan den asteburuan, adin txikiko emakume bat bortxatu du gizonezko batek Gasteizen (Araba). Larunbatetik iganderako gauean eraso zion neskari gizon gazteak, 03:00ak aldera, Pamplona-Iruñea kalean. Igande goizean atxilotu zuten bortxatzailea, erasoa izan zen tokitik gertu.

Atzo eguerdian argitaratu zutenez, aurreikuspena zen hurrengo orduetan igarotzea epailearen aurretik. 18 urte ditu.

Azken eraso matxista hau salatzeko, protestara deitu du Gasteizko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Bihar, asteartean, elkarretaratze bat egingo dute 20:00etan, Correosen.

EZ DAGO IRUZKINIK