AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/21 12:45

Iberiar penintsulako estatuen eta Bruselaren arteko soka tenkatu egin da energia krisiaren harira. Izan ere, Europar Batzordeak gas kontsumoaren alorrean "gerrikoa estutzeko" agindu die blokeko estatu guztiei. Errusiatik inportatzen duten gas kopurua edozein izanda ere, EBko estatu orok hartu beharko duen neurria izango dela aurreratu du Ursula Von der Leyen batzordeburuak. 

Espainiako Gobernuak haserrea adierazi du, baina zantzu guztien arabera, irizpidea 27 estatu kideen energia ministroen oniritzia jaso ondoren ezarriko da, protestarako aukera handirik gabe. Hala aurreratu du EBk: "Batasuneko teknikariek ikuskaturiko borondatezko neurriak betetzen ez badira, murrizketa derrigorrezkoa izango da".

Asteartean bilduko dira energia arloko arduradunak, eta gehiengo sinplea nahikoa izango da mozioa onartzeko. Irizpidea betetzen ez duten estatuentzat zigor-prozedura espezifikorik zehazten ez badute ere, batasuneko ohiko araudiari erantzungo diola aurreratu dute. Litekeena da estatu kide ugarik araua haustea.

Triunfalismoa Madrilen

Bien bitartean, hitzemate arriskutsuak entzuten dira Espainiako Estatuan. "Espainiako familiek ez dute ez gas ez argi mozketarik jasango beren etxeetan", esan zuen Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak. Are, Arturo Gonzalo Enegas gas-sistema kudeatzaileko kontseilariak ziurtatu du "arazorik gabe" igaroko dela negua. Promes horiek kontraesankorrak dira Pedro Sanchezek berriki egindako adierazpen ezkorrekin alderatuta.

EZ DAGO IRUZKINIK