AKTUALITATEA
Atzo, apirilaren 14an, garraiolari bat hil zen Hernanin (Gipuzkoa). Getzeko (Nafarroa) Transportes Petroliferos Coordinados SM enpresarentzat jarduten zuen soldatapean, eta Hernaniko gasolindegi batean gelditu zen gasolina hartzeko. Bertan, ordea, osasun-arazo bat izan zuen, eta hil egin zen. 57 urte zituen.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez hemezortzi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.