AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Vozpópuli
2023/12/22 08:55

Atzo goizean, hilaren 21ean, Futuro Vegetal talde ekologistako hamabost militante atxilotu zituzten, Madrilen egindako ekintza bat dela-eta. El Diario atariak jakinarazi zuenez, Espainiako Estatu mailan gauzatu zuen operazioa Espainiako Poliziak. Futuro Vegetalek berak azaldu zuen, gainera, talde kriminal bateko kide izatea leporatu dietela atzo atxilotutako kideei ere.

Abenduaren 1etik hona, talde ekologistako ia 30 militante atxilotu ditu Espainiako Poliziak. "Espainiako Polizia egiten ari den protestaren kriminalizazioa irrazionala eta neurrigabea da", salatu zuen atzo Futuro Vegetalek. Hala, "modu larrian" ari dira urratzen "biltzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, elkartzeko eskubidea, parte-hartze publikorako eskubidea edota askatasuna", talde ekologistaren esanetan.

Krisi klimatikoa, horren ondorioak eta erantzuleak seinalatzeko, talde ekologistak protesta-ekintza ugari egin ditu azken urteetan. 2022ko Memorian, Estatuko Fiskaltza Nagusiak terrorismoarekin lotu nahi izan zuen Futuro Vegetal eta Extintion Rebellion taldeen jarduna, baina akusazio hori gezurtatu zuen gero: bi kolektibo horien ekintzak "mehatxuekin" lotu zitezkeela esan zuen, baina ez zirela inondik inora "ekintza terroristak". Dena den, horrek ez du ekidin azken asteetan ia 30 atxiloketa jasatea Futuro Vegetalek, talde kriminal bateko kide izatea egotzita.

"Talde kriminalari buruzko akusazioak ez dauka justifikaziorik", Futuro Vegetalek ohartarazi duenez. Izan ere, argitu du auzitegiak etengabe ari direla talde ekologistako kideak errugabetzen, "abiatutako errepresio-prozesuak justifikatzeko Poliziak egiten dituen akusazioen" kontra.

EZ DAGO IRUZKINIK