AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/24 08:30
Frantziako Gobernuak indar polizialak indartuko ditu berriz. Azaroaren 22an Barne Ministerioaren LOPMI legea onartu zuen legebiltzarrean gehiengo presidentzialak, LR eskuin kontserbadorearen eta RN ultraeskuindarraren babesarekin.

Legeak hautsak harrotu ditu hastapenetik. Izan ere, indar polizialen aurrekontua 15.000 milioi euroz emendatuko du hemendik 2027ra, "mehatxu terroristari", "migrazioaren presioari", "erantzun sozialaren erradikalizazioari" eta, orokorrago, "bortizkeriaren emendaketari" aurre egitea aitzakiatzat hartuta.

Horretarako, 15.000 polizia-agente berri hartuko dituzte, eta haien gaitasun judizialak hedatuko ditu. Ekipamenduen modernizaziorako, urtero, batez beste 600 milioi euroko aurrekontu bat izanen dute eskura.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "langileriaren egoera geroz eta miserableagoa den honetan, estatuek errepresioa gogortzen dute, 'delinkuentzia' kategoriapean proletalgoaren kriminalizazioan sakonduz". Gainera, "erantzun sozialaren 'erradikalizazioa' argudiatuz, errealitate bortitz horri buru egiteko borondatea duen oro neutralizatzeko baldintzak ezartzea da". Gaineratu dutenez, "krisi garaiek kapitalismoaren kontraesanak muturrera eramaten dituzte, eta miseria kudeatzeko estatuak geroz eta autoritarioago bilakatzen doaz".
EZ DAGO IRUZKINIK