AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/12/19 12:15

Datorren urtarrilerako ere mobilizazio-deialdi indartsu bat egin du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS): urtarrilaren 31n faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka mobilizatzera deitu du, gazteen artean faxismoaren aurkako kontzientzia zabaltzeko asmoz. Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egingo du manifestazio bana. 

Mugimendu Sozialistako gazte-antolakundea buru-belarri ari da lanean, Euskal Herri osoan barrena zabalduz "ideia erreakzionarioei, estatuen erreforma autoritarioari eta hedatzen ari den faxismoari aurre egiteko" deia. Lan horren barruan, inoiz baino toki gehiagotan egingo ditu urtarrilaren 31ko manifestazioak aurkezteko saioak; Euskal Herriko 130 herritan eta auzotan baino gehiagotan, hain zuzen ere.

"Euskal Herrian faxismoari gauzak erraz utziko ez dizkion indar handi bat dagoela erakutsi behar dugu, eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta gazte langile gehien mobilizatzea", esan dute GKSko kideek. Mobilizazioen aurkezpen-saioez gain, manifestazioetara deitzeko ekimen ugari antolatzen ari dira lekuan lekuko taldeak. 

EZ DAGO IRUZKINIK