Ezkutuan migratu nahian ari ziren bi lagun atxilotu zituzten atzo, Pasaiako (Gipuzkoa) portuan zegoen zamaontzi batean. Ibilgailuak garraiatzen ditu ontziak, eta horietako batean zeuden ezkutatuta jatorri albaniar-kosovarreko bi pertsonak. Erresuma Batua du helmuga zamaontziak, eta hara heldu nahian ari ziren biak.
Guardia Zibilak atxilo eraman zituen bi migratzaileak, eta Espainiako Poliziaren esku daude orain.