AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Javier Colmenero/Noticias de Gipuzkoa
2024/09/06 16:54

Ekainean argitaratu zuen Eurostatek Key figures on Europe-2024 txostena. Bertan, Europar Batasuneko (EB) herrialdeen inguruko informazio estatistiko ugaria ageri da. Estatuetako biztanleriaren bizi-baldintzak azaltzeko, hainbat adierazle hartzen dira kontuan, eta horietako bat da, urtean behin bederen, etxetik kanpo eta astebetez oporretan joateko gaitasun ekonomikoa izatea.

Txosteneko datuen arabera, batez beste, EBko biztanleen %28,5ek, laurdenak baino gehiagok, ez dute aukerarik etxetik at astebeteko oporraldirik ordaintzeko.

Herrialdeen arabera bada, ordea, ezberdintasun nabaria. Beste hainbat adierazle sozioekonomikotan bezalaxe, Europa Iparraldea da oparoena: Suedian (%11,2), Herbehereetan (%12,6) edo Finlandian (%12,9), %15etik behera kokatzen da beti astebeteko oporraldirik ordaindu ezin dutenen ehunekoa.

Ekialdeko zein hegoaldeko estatuetan pilatzen dira oporrik gabeko biztanle gehienak. [...] Errumaniako biztanleriaren erdiak baino gehiagok (%59,5) ezin dute astebeteko oporraldirik ordaindu

Aldiz, Europa Ekialdeko zein hegoaldeko estatuetan pilatzen dira oporrik gabeko biztanle gehienak. Hala, Errumaniako biztanleriaren erdiak baino gehiagok (%59,5) ezin dute astebeteko oporraldirik ordaindu. Gutxiago baina larri dira Bulgarian eta Hungarian ere, bietan %44 bizi baitira modu horretan.

Eurostatek Euskal Herriko daturik ematen ez duen arren, argi adierazten du zein den Espainiako zein Frantziako estatuen egoera. EBko batez bestekotik behera kokatzen da Frantziako Estatua, biztanleriaren laurdena (%25,1) delako oporretan joaterik ez duena. Espainiakoa, berriz, batez bestekotik gora kokatzen da, biztanleriaren herenak (%33,2) jasaten duelako arazo hori eguzkiaren eta hondartzaren herrialdean.

[...] Batez bestekotik behera kokatzen da Frantziako Estatua, biztanleriaren laurdena (%25,1) delako oporretan joaterik ez duena. Espainiakoa, berriz, batez bestekotik gora kokatzen da, biztanleriaren herenak (%33,2) jasaten duelako arazo hori
EZ DAGO IRUZKINIK