Hurrengo hilabetean, jardunaldi politiko bat egingo du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), Donostian (Gipuzkoa). Gaur egungo koiuntura politikoa erabat markatzen duten hainbat auzi landuko dituzte saio horretan: hala nola, tentsio inperialisten gorakada, protestaren eta antolakuntza politikoaren aurkako jazarpena, faxismoa eta, orokorrean, estatuen erreforma autoritarioa. Azken auzi horrek emango dio izena, hain zuzen ere, jardunaldiari berari.
EHKSk atzo gauean eman zuen hitzorduaren berri sare sozialen bidez. Jakinarazi zuen, gainera, laster emango dituela horri buruzko xehetasunak.
➡️ JARDUNALDI POLITIKOAK:
— Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (@EHKSozialista) February 11, 2024
'Estatuen erreforma autoritarioa aztergai' jardunaldiak egingo ditugu martxoaren 16an, Donostian
Laster informazio gehiago. pic.twitter.com/CWqlKSlkYc