AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/13 16:41

Pertsona bat epaituko dute datorren astean Tenerifeko Santa Cruzeko Probintzia Auzitegian, sare sozialetan argitaratu dituen hainbat mezu direla-eta. Israelgo Estatu genozida, Benjamin Netanyahu, soldadu sionistak eta Amerikako Estatu Batuak seinalatzen dira mezu horietan, beste batzuen artean.

"Kolektibo jakin batzuekiko biolentzia, gorrotoa eta diskriminazioa sustatzea" leporatzen diote auzipetuari, eta "kolektibo" horien barruan egongo lirateke komunitate judua, estatu sionista eta AEBak. Hala, fiskaltzak lau urteko kartzela-zigorra eta 1.600 euroko isuna eskatuko ditu beretzat, baita lau urteko inhabilitazioa ere.

Gainera, akusatuak Facebooken argitaratu dituen zenbait mezu zentsura eta ezaba ditzatela eskatuko du fiskaltzak; besteak beste, AEBei, "Israeli" eta Eliza katolikoari buruzkoak.

Facebooken egindako 54 argitalpen jarri dituzte jopuntuan. Mezu horietan, ondoko markatzeak egiten ditu auzipetuak, itxura denez: "arratoi sionista sasikume" deitzen die militar sionistei, palestinarren kontra egindako ekintza kriminalengatik; Benjamin Netanyahu Lehen ministroa salatzen du; Amerikako Estatu Batuak seinalatzen ditu, drone baten bidez Afganistango hainbat langile erailtzeagatik; Barack Obama presidentea "iraintzen" du; Dorre Bikien kontrako erasoa "ospatzen" du; apaiz katoliko pedofiloak eta Aita Santua aipatzen ditu, eta abar.

EZ DAGO IRUZKINIK