AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Errotxapeako Gaztetxea
2021/04/27 11:38

Gutxienez hamar gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Iruñerrian (Nafarroa); bederatzi Errotxapean, eta bat Burlatan. Goizean eraman dituzte atxilo, eta miaketak ere egin dituzte poliziek. Antza, material informatikoa, zenbait suziri eta eranskailuak atzeman dituzte. 

Atxilotze agindua jasotzen duen agiriaren arabera, poliziek baimena dute "material informatikoa, armak, likido errekorrak, agiriak, sakelako telefonoak" eta abar konfiskatzeko. Iruñeko epaitegi batek igorri du agindua, eta badirudi "talde kriminal" bati lotutako "desordena publikoak, kalteak eta lesioak" leporatzen dizkietela gazteei.

Arratsalderako mobilizazio deialdi bat egin dute Errotxapean, Erasoen aurrean, klase elkartasuna lelopean. 20:00etan auzoko Plaza Gorrira bertaratzera deitu dute.

Informazio eguneratua, hemen

EZ DAGO IRUZKINIK