AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Astelehenean elkarretaratzea egin zuten komisaria aurrean. Argazkia: Bilboko Uriola
2021/02/25 10:42

Gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Langile Autodefentsa Sareko bi kide atxilotzen saiatu da Espainiako Polizia, 08:00ak aldera. Haien etxeetara joan dira polizia-agenteak, baina LASeko kideak ez zeuden han. Dena den, hurrengo orduetan komisarian aurkeztera behartu dituzte, eta hala egin behar izan dute biek, atxiloketa mehatxupean. 13:00etatik 19:00etara izan dituzte gatibu polizia-etxean.

Aurreko astelehenean atxilotu zituzten LASeko beste lau kide. Haiekin egin bezala, Limpiezas Arana garbiketa enpresako lan-gatazkaren harira daude auzipetuta gaurkoan deklaratu duten bi pertsonak. Sei kideei leporatzen diete derrigortze delitu bat.

Gaur gauean ere protesta izan da komisaria aurrean, Langile borrokari errepresiorik ez lemapean, eta jendetza batu da protestara.

Izatez, auzi horren harira, gaur deklaratu behar zuten epaitegietan astelehenean atxilotutako kideetako bik. Apirilaren 15era atzeratu dute data, ordea. Beraz, gaur egitekoa zen kontzentrazioa ere atzeratu egin dute.